Alain Zamorano 





 

Octubre 01 2008

Euskal Jaiak 08

Publicado por alain a las 11:38:00 en Ortuella

Aurtengo Ortuellako Euskal Jaiak heldu dira jada, beste urteetan bezala jai batzordeak prestatu dituen ekitaldi guztiekin gozatzea animatzen zaituztet. Asteburu honetan konpromiso asko izan arren, badaude ekitaldi interesgarriak eta parte hartzeko gogo handiak ditut.

Nola ez Mehatzaldeko berbalagunen txikiteokidean parte hartuko dut, eta ostiral honetan beste ekitaldi berezi bat egongo da, ez dakit berezia izango den, behintzat berria bai, Bertso Rap Sound System emanaldia.

Larunbatean agenda beteta ditudan arren zihur arratzaldeko azken ekitaldietan parte hartzeko helduko naizela. Txalaparta festan, nahiz eta uda osoa txalaparta jo gabe egon, ea nola moldatzen garen eta saio hona ateratzen zaigun.
Igandean lagunak animatuz gero indabak egongo dira jateko, ikusiko dugu nola mantenduko dugun tipoa gau pasa egin ondoren.

Hauxe da jai batzordeak proposatzen dizkigun aurtengo jai egitaraua.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario